Bilboko Udalak jende guztiarentzako Deustualdeko Klown Jaialdia jarriko du abian gaur, otsailaren 17an, eta martxoaren 4ra arte luzatuko du San Inazio-Ibarrekolanda eta Deustuko udaltegietan.
Deustualdeko Klown Jaialdiak klown-a adin guztietako pertsonengana hurbiltzeko xedea du, eta horretarako, ibilbide artistiko zabala eta lehen mailako proposamenak bilduko ditu egunotan.
Gaur berton, otsailak 17, izango da lehen emanaldia Maite Guevarak egingo duen ¡Ahora! piezarekin. “Martina hemen dago. Eta prest dago. Denbora luzean egon da une honen zain. Batu egiten du poza, gainez egiten du pozez, lehertu egiten da pozez. Gauza da desafio guztiak igarotzeko, arazoak saihesteko, edozeri ekiteko. Baina ez da guztia beharko lukeen moduan ateratzen. Ez daude guztiak egon beharko luketen tokian. Denbora igaro egiten da, itzuri egiten zaigu. Ematen du hala gerta litekeela garaien amaierara arte, hala, besterik gabe…. Edo beharbada ez. Beharbada, hauxe da unea gogoeta egiteko zenbait gauzaren gainean, eta etorri beharrekoa etor dadila, Oraintxe!” .
Bihar, otsailaren 18an, 19:00etan, ZirriBorro taldeak Badut egingo du. Datorren astean, otsailaren 24an, Virginia Imazek, Euskal Herriko klown emakumeen aitzindarietako bat denak eta 2017an bere ibilbideari Emakunde Saria jaso zuenak Molestias Clónicas proposamena eskainiko du, eta hurrengo egunean, Monda Lironda pailazo bikote bizkaitarrak Detektibeak egingo du.
Martxoaren 3an, Cia Lolita Corinaren eskutik, Las Gallegas lana ikusteko parada egongo da, eta martxoaren 4an, jaialdia ixteko, Gabe ikuskizuna egingo du Oihulari Klown konpainiak.
Xehetasun guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.
