ESZENA

Leioako Dantza Zirkuitoaren barruan “Ninika”

Igande honetan Elirale Euskal konpainiak Ninika dantza ikuskizuna aurkeztuko du Kultur Leioako Auditoriumean, arratsaldeko 18:00tan. Honetaz gain, Dantza Tailer bat burutuko da, bi txandatan eta bi adin desberdinei zuzendua (12:30, 16:30).

Pantxika Telleriaren koreografiarekin gozatzeko aukera paregabea izango da asteburu honetan Leioan.  
Euskal dantza garaikidea eta tradizionala uztartzen dira Ninika lanean, non gorputzari eskainitako oda bat egiten den.
Bertan, haur eta heldu, bidaian joango dira denboran zehar eta urtaroetan barrena, eta jantzien edertasunak, eszenografiak eta mugimenduek eramanda, poesia eta sentsualitate une gozoak bizi izango dituzte.

Beste aldetik, Dantza Tailer bat burutuko da, bi txandatan eta bi adin desberdinei zuzendua (12:30ean eta 16:30ean).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button