IKUS-ENTZUN

Huhezinema film laburren jaialdia abian da

Huhezinema Euskal Film Laburren V. Jaialdia atzo, maiatzak 8, hasi zen eta bihar arte iraungo du. Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak antolatu ohi du ikus-entzunezko ekimen hau. Beste edizioetan ez bezala, aurtengoan Euspot, euskal spot-en lehiaketa, gehitu dute nobedade gisa; iragarkien lehiaketa hori atzo burutu zen. Gaur, berriz, ikus-entzunezko 3. eta 4. mailako ikasleen lanak Huhezi fakultatean proiektatuko dira.

Eta, azkenik, bihar, sekzio ofizialeko hamar labur finalistak proiektatuko dituzte 18:00etan lehen aipaturiko kulturgunean. Hiru sari izango dira: Euskarazko Film Labur onena (1.000 euro); Film Labur onena (600 euro), eta Publikoaren saria (400 euro).

Film laburren jaialdi honen inguruko xehetasun guztiak Huhezinemaren webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button