
Expodistrito erakusketa ibiltariak hiriko barruti guztietara (San Inazio-Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegiak) eramango ditu hainbat proposamen artistiko. Ekimena irailetik abendura luzatuko da.
Espazio horietan, bost pintura-erakusketa, hiru argazki-erakusketa eta ilustrazio botanikoak, argazkiak eta lagin biologikoak uztartzen dituen beste erakusketa bat ikusi ahalko dira.
Horietan parte hartuko duten artistak eta kolektiboak honako hauek dira: Marta Calvo Bilbao, Laura González, M’Angel Manovell, Carolina Zuluaga Zuleta, Mertxe Amondarain, Las Cuatro Esquinas kolektiboa, Musika Bulegoa elkartea, Euskal Australiar Elkartea eta Euskal Akuarelisten Elkartea.
Aipaturiko erakusketatara hainbat bisita gidatu ere antolatu dira, ikusleek erakusketen esanahian sakontzeko aukera izan dezaten. Erakusketa guztiak doakoak izango dira eta goizez eta arratsaldez bisitatu ahal izango dira.
Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.