
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare aretoan, Hormaren kontra izeneko erakusketa egongo da ikusgai azaroaren 15era arte. Bertan, Pablo Ochoa de Olza (Iruñea, 1968) artista eta grafitigile erretiratuaren berrogei pintura baino gehiago ikusgai jarri dira.
Nafarroako artistak kaleko arteari buruzko hausnarketa egin du bere lanetan, eta mundu zabaleko kaleetako eszenak edo paisaiak aurkeztu ditu, batez ere euskarri gardenetan pintatutakoa, nahiz eta paperean, oholetan, mihiseetan eta oihal handietan egindako pinturak ere egon.
Artistak berak hau dio: «Ez dut grafitiaren pertzepzioa aldatu nahi, edo ez dut lortu nahi atsegin handiagoz ikustea; aitzitik, nahi dudan bakarra da margolan horiek gure inkoherentzien ispilu izatea, eta, agian, horregatik, hain zuzen, kristala erabili dut euskarri gisa. Nire lanek gutaz hitz egiten dute modu kolektibo batean, adierazpen artistiko jakin bat bilatzen duen gizarte batez. Erabiltzen ditudan teknikak askotan nik neuk garatutakoak dira; hala ere, nire metodoak lehenengo mailako artistarenak dira: grafitia barrualdera ekarri dut, eta apaindu gabe erakutsi dut, horrela edozein ikusle bere potentzial estetikoaz ohartzea lortu nahi dudalako, gustu pertsonala edozein dela ere”.
Ondare aretoan, datozen hilabeteetarako, erakusketari lotutako jarduera batzuk antolatu dira, tartean, bisita gidatuak, topaketak, hitzaldiak eta tailerrak.
Jakingarri guztiak Ondare Aretoak ditu.