LITERATURA

Teknologiaren esparruari ekarpenak egin dizkioten emakumeak

Gaur, Ereingo YouTubeko kanalaren bidez, Gontzal Avila eta Iosune Avila egileek, Emakumeak teknologiaren historian. Asmatzaileak eta aintzindariak (Erein) lanaren streaming bidezko aurkezpena egingo dute, 11:00etan.

Obra honen nondik norakoak honela azal daitezke: Gaur egun, badakigu asko eta asko direla historian zehar teknologiaren esparruari ekarpenak egin dizkioten emakumeak. Baina gutxik lortu dute aitortza, beren asmakizunetatik eta lanetatik bizitzea eta gizartearen esker ona jasotzea. Gehienak, tamalez, ez dira aintzat hartuak izan, eta, horien artean, asko dira gutxietsirik eta zangopilaturik bizi izan direnak. Makina bat hil dira pobrezia gorrian ere, haien sormenaz baliatu den gizarteak baztertuta eta ahaztuta, askotan.

Liburu hau urrats txiki bat baino ez da teknologiarekin, asmakizunekin, enpresarekin eta beste hainbat arlorekin zerikusia izan duten emakumeak nabarmentzeko eta egokitu izan zaien egitekoa zalantzan jartzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button