ESZENA

“Bertatik Bertara” programan musika, zirkua, zinema eta arte garaikidea

Bertatik bertara izeneko laguntza-programaren barruan musika, zirkua, zinema eta arte garaikidea lantzen duten proiektuak aukeratu dira. Dakizuenez, ekimena Santander, Bilbo eta Logroño hiriek sustatzen dute, haien arteko kultur ehuna lotzeko xedez.

Epaimahaiak (Iñaki López de Aguileta, Bilboko Udaleko Kultura zuzendaria; Justo Ezenarro Mugaguren, Bilboko Udaleko Kultur Programazioko zuzendariordea; Dolores Fernández Martínez, Logroñoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Gazteria eta Haurtzaroko zuzendari nagusia; Juan García Calvo, Logroñoko Kultur Jardueren zuzendaria; Marina Diego Alonso, Santander Creativa Fundazioko (FSC) koordinatzailea; eta Almudena Díaz Gutiérrez, FSCko zuzendaria) kontuan hartu ditu proiektuen kalitatea, interesa eta zer berrikuntza dakarten.

Aukeraturiko proposamenak, hauek dira: La Reunión en Danza (La RED) proiektua, Kantabriako Movimiento en Red dantza-profesionalen elkarteak, Bilboko La Fundición-ek eta Logroñoko Sempiternal kultur elkarteak aurkeztua. Proiektu hau dantza garaikidearen ingurukoa da; deialdi ireki baten bidez, hiru sortzaile hasiberri aukeratuko dira, eskualde bakoitzean jaioak edo haietan bizi direnak; DOGMA 20-22, kantabriar Trueba & Trueba ikus-entzunezko ekoizlearena, bilbotar Media Attack agentzia eta ekoizlearena eta Diego Pergo Films produktorearena. Hiri bakoitzean filmaketa talde batek lan bat sortuko du, beste bi hirien arteko batean filmatuz, eta materiala hirugarren hirian muntatuko du beste talde batek; Tan Circa, Santanderko Café de las Artes Teatro elkartearen, Bilboko Bilbao Zirkozaurre malabarren eta zirkuko artisten elkartearen eta Logrocirco Logroñoko gazte zirkugileen proiektu bat. Zirku tailerrak, era guztietako pertsonentzat pentsatuak, zirkuko hainbat arlo lantzen dituztenak egingo dira: Comunicando con lo bello, Santanderko Siboney arte-galeriarena, Bilbao Vanguardia galeriarena eta Logroñoko Clustermusic galeriarena; Bertatik bertara jaialdia, Niagara kontzertu-aretoarena (Santander), Bilboko Rabba Rabba Hey! kultur elkartearena, Logroñoko La Nave 9 eta Stereo Rock and Roll aretoena. Proposamen honek plataforma bat dakar, tokiko musika-talentuaren alde egiteko xedea duena; eta azkenik, Crónicas Sonantes / Kronikak Soinudunak, Kantabriako Contigo 3 Teatro konpainiarena, Servicios Periodísticos de Bilbao komunikazio agentziarena eta Logroñoko Zarándula kultur kudeaketako enpresarena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button