ESZENA

“Konpota” antzezlana taularatuko dute Pabiloi 6 aretoan

Eneritz Artetxe aktoreak Konpota obra aurkeztuko du Bilboko Pabiloi 6 aretoan, urriaren 9, 10 eta 11n; Pablo Ibartluzeak zuzendua, Philippe Gaulier-ek idatzitako La compote de… testuaren euskarazko moldaketa da.

Obrak honakoa kontatzen du: “Jaun xarmant hura eskertu nuen. Eta zin egin nion neure buruari, izena ahaztu dudan fruituak ez zuela adarrean eskegita askorik iraungo. Baina koño, non jarri dut familia argazki hori?
Bere arbolari dudu maitea deitzen dion morroiak, psikoanalista bat behar du berehala, psikoanalista multi tekniko bat. Inork ez dio bere arbolari dudu maitea deitzen, primerako papardoa ez bada behintzat.”.

Horrekin batera, urriaren 18an, Euskal Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) Bosgarren Antzerkizale Eguna ospatuko du. Horretarako, egun osoko egitaraua ondu du EHAZEk. Hala, Eidabe konpainiak Sardina Freskue! obra aurkeztuko du Bilboko Plaza Berrian, 12:00etan, eta gero, Pabiloi 6 aretoan egingo dira programatutako gainerako ekitaldiak: Lutxa Ala Luntxa – Pastoral Ibiltaria, Magia Parraztaz eta Desentxufatuak Ezdokhiru (Tartean), bazkaria, gala…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button