MUSIKA

“Ostiral multi-musikala” egingo dute Getarian

Apirilaren 13an Ostiral multi-musikala izeneko ekimena egingo dute Getarian; bariku horretan bi kontzertu interesgarri ikusi ahalko dira Gipuzkoako kostaldeko herrian.

Hala, 20:00etan, Harralde tabernan Tostadas izeneko taldeak joko du. Gitarra eta pianoz osatua, Madrileko taldeak proposamen iradokitzailea eramango du Getariara. Bikoteak giro intimistak sortzen ditu akorde hauskor eta lasaien bidez; ukitu malenkoniatsua ere isurtzen du. El Hombre del Tiempo diskoa argitaratu dute eta haien webgunean osorik entzun daiteke.

Proposamen multi-musikala Gaztetxetik igaroko da. Izan ere, 22:30ean, Ten Volt Shock eta Inserta taldeek joko dute. Lehenengoak Alemaniatik datoz eta bigarrenak berriz, Bilbotik.
Alemaniarrak noise-rock estiloa jorratzen duen hirukotea da eta taldekide artean Kurt taldeko musikariak daude. Alemaniarrek 78 Hours lana aurkeztuko dute.

Inserta bilbotarrak, aldiz, post-hardcorearen eremuan mugitzen dira, eta giro eta intentsitate ezberdinak jorratzen dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button