Nontzeberri

“Gurean zeurea” Bizkaiko kultura-ondarea sustatzeko programazioa

Gurean zeurea programazioaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak bertoko kultura-ondarea sustatu nahi du makina bat kultur jardueraren bidez. Proposamen guztiak Arkeologia Museoan (Bilbo), Arrantzaleen Museoan (Bermeo), Euskal Herria Museoan (Gernika-Lumo), Euskararen Etxean, La Encartada Fabrika-Museoan, Txakolingunean, El Pobal burdinolan, Ondare Aretoan, Rekalde Aretoan, Santimamiñen, Europako Herrien Parkean, Muñatones gazteluan eta Omako basoan izango dira.

Foru guneen programazioak aldi baterako 16 erakusketa berri ere eskainiko ditu aurten. Adin guztietako ikusleei zuzendutako programa hau osatzeko tailerrak, solasaldiak, bisita gidatuak, hitzaldiak, ibilbideak edo antzezpenak antolatu dira.
Urtean zehar 150 jarduera baino gehiago antolatuko dira museo, areto eta foru guneetan. Jarduera guztiek ezaugarri komun bat dute: “Bizkaiko kultura-ondarearen hainbat alderdi modu atsegin eta erakargarrian ezagutaraztea.”

Aurten zenbait data berezi daude, eta horietan aparteko jarduerak egingo dira: Txakolin Museoa-Txakolingunearen hamargarren urteurrena; El Pobaleko Burdinolaren 20. urteurrena eta Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena.
Proposamen kultural horiekin bat eginez, zazpi argitalpen berri aurkeztuko dira museoen eskutik.

Noiz, zer eta non jakiteko, egin klik hemen.

Exit mobile version