ARTEA

Sigfrido Koch Bengoechea argazkilariaren lanak ikusgai, Donostian

San Telmo Museoak Kearen eta lanbroarten artean. Sigfrido Koch Bengoechea argazki erakusketa paratu du maiatzaren 23ra arte.  Erakusketak 150 irudi inguru biltzen ditu, gehienak argitaratu gabeak.

Lehen aretoa Gerraren albumari eskainia dago, eta Gerra Zibilaren argazki argitaragabeekin osatutako album bat da. Horretatik 90 bat irudi erakusten dira, garai hura dokumentatzeko balio duen material gehigarriarekin batera. Album horretan Euskal Herrian egindako bonbardaketen ondorioak erakusten dira. Bertan, suntsitutako herrietako irudiak daude, hala nola, Zornotza, Artxanda, Durango, Galdakao eta Gernikakoak. Horiez gain, espazio honetan Pablo Murga eta Alejandro Goicoechea ingeniariek proiektatutako Burdin Hesiaren argazkiak daude.
Irudi dramatikoagoak ere badaude: Bilboko hilerriko hormaren argazkiak, paredoi gisa erabili zutena eta bertan fusilatuak ageri dira; argazkilariak tiroek txikitutako hormak ere erakusten ditu. Material osagarri gisa, garaiaren testuinguruan kokatzen laguntzen duten hainbat elementu ere ikusgai daude.

Bigarren aretoak 1948an argitaratutako País Vasco: Guipúzcoa liburuko 65 irudi inguru erakusten ditu, izaera bukolikoa dutenak, eta besteak beste, tradizioak, giza motak, dantzariak, pilotariak, segalariak eta baserritarrak irudikatzen dituzte. Herri batzuen argazkiak ere nabarmentzen dira, interes artistikoagatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button