ESZENA

“Ameriketarako Bidaia” antzezlana, Zigoitian ikusgai

Bihar, hilak 9, Tanttaka taldeak Ameriketarako Bidaia antzezlana egingo du Zigoitian, bertako aretoan. Patxo Telleriak idatzitako obra Mireia Gabilondok zuzendu du, eta Miren Arrieta eta Nerea Mazo aktoreak arituko dira oholtza gainean.

Piezaren trama honakoa duzue: Bi nerabe euskaldun, Jone eta Maria, Estatu Batuetara joango dira ikasturte osorako. Oso desberdinak dira eta ez dira elkarrekin ondo konpontzen. Jonek amerikarren bizimoduari buruz oso iritzi ona dauka. Mariak, ostera, yankiekiko aurreritzi asko ditu.
Aireportuan daudela, Joneri ekipajea eta dokumentazioa lapurtuko diote eta poliziak inmigrante latindar ilegaltzat joko du eta atxilotu egingo dute.
Hizkuntza arazoak eta aurreritzi razialak direla eta, egoera kafkiano baten barruan ikusiko du bere burua. Astebete larria pasa ostean, Mexikoko mugara deportatua izan baino lehen askatuko dute. Jonek hainbeste miresten zuen Amerika horren alde iluna ezagutuko du. Maria, aldiz, adiskidetu egingo da orain arte gutxiesten zuen gizarte horrekin, jende solidarioa ezagutuko baitu.
Gaur da etxera bueltatzeko eguna. Hasierako aireportu berean elkartu dira. Orain urte bete elkarri mespretxuz begiratzen zieten arren, orain badakite betiko izango direla adiskide.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button