MUSIKA

Izaro kantariak “Cerodenero” birari ekingo dio gaur, Bilboko Euskaldunan

Gaur, martitzena, hilak 2, Bilboko Euskaldunan Izaro kantariak Cerodenero izeneko kontzertua eskainiko du, horixe baita bere azken diskoaren izena.

Izaro Andres musikari mallabitarrak Cerodenero disko berria kaleratu zu eta bira berriari ekingo. Aurretik, Om  (2016), Eason (2018) eta Limones en invierno (2020) lan arrakastatsuak kaleratu ditu.

Lan berri honetan Izarok bere barne bidaia bat ekartzen du, pop, folk, elektronika eta sustraiko musika doinuen kontrasteak berreskuratzen dituena. Kantuetako letrek harrapatzen zaituzte, barnean dauden poesia eta metafora ederrengatik.

Musikariak 2024ko hasieran ekingo dio aurkezpen birari. Eta diogun bezala, gaur, urtarrilaren 2an, Bilboko Euskaldunan emango du kontzertua, eta 3an eta 4an emanaldi bikoitza egingo du Donostiako Kursaalean. Geroago, Espainia aldera joko du eta Bartzelonan, Iruñean, Gasteizen eta Sevillan emango ditu kontzertuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button