MUSIKA

Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketako onenak

Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketan badituzte saridunak! XVI. edizio honetan, guztira,  53 taldek hartu dute parte: 37 Pop Rock talde eta 16 Metal talde. Horietatik 3 leioaztarrak, 32 Euskal Herrikoak eta 18 beste jatorri batzuetakoak izan dira.

Metal modalitatean honako hauek izan dira finalerako izendatutako taldeak: Black Ocean Witness (Erandio) eta Gabezia (Donostia).
Pop Rock modalitatean, berriz, datozen hauek: Sonograma (Madrid) eta Ghost Number & His Tipsy Gypsies (Donostia)

Euskarazko abestirik onena sari bereziaren irabazlea Lumi (Lapurdi) taldearentzat izan da    Haritza kantagatik. Azkenik, Leioako Udala saria: bertoko Jarrera taldearentzat izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button