BESTELAKOAK

San Telmo Museoak eduki digitalak eskaintzen ditu

Beste entitate askorekin gertatu den moduan, sasoi honetan, San Telmo Museoa itxita egongo da, baina halarik ere bere eduki digitalak ikusgai jarri ditu, museoaren funtsaz gozatu nahi duen ororentzat.

Donostia Kulturak azpimarratu duenez, asko izan dira azken urteotan webgune eta sareetara eraman dituzten jarduerak eta “horietako batzuk azpimarratuko ditugu zuentzako: hitzaldi eta mahai inguruak, ikerketa lanak, ondarearen inguruko esku hartzeak…”
Ondoren zerrenda orokorra ikus dezakezue: Second Canvas, Donostiako Eskulturen Atlasa, Youtube (Elkano zikloa, Feminismoa eta genero berdintasuna, Klima-aldaketa, Argazki-liburuak, museoaren erakusketa iraunkorreko ikus-entzunezkoak), Ivoox (Elkano zikloa, argazki-liburuak, historia, arkeologia…), San Telmo Museoa: Erronkak / Desafíos (klima aldaketa, feminismoa, Europa…), Miaka: Ikerketa koadernoak, Donostia: Hiria gure bildumetan, Serten mihiseak: Zaharberritze lanak, eta Familientzako tailerra etxean.

Sartu San Telmo Museoan eta nabigatu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button