BERTSOTAN

San Ferminetako saioak gaurtik aurrera

Jai itzela piztu da San Ferminetan, eta edozein jaitan bezala bertso-saioak ez dira falta behar.

Gaur, La Unica Peñan, 12:30ean, Balkoitik balkoira saioa egingo dute Julio Soto, Miren Amuriza Plaza eta Fredi Paia bertsolariek. Goizean hau, eta arratsalderako, bertso-poteoa antolatu da Gora Iruñeako tabernatik hasita Aimar Karrika eta Odei Barroso bikotearekin.

Bihar, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta San Ferminetako bertso-saio ofiziala egingo da Takonera parkean. Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Erika Lagoma eta Alaia Martin bilduko dira Alaitz Rekondo gai-jartzailearen agindutara.

Eta egun berean baina gauez, San Ferminetako bertso-afaria Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin.

Gora San Fermin!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button