Jai itzela piztu da San Ferminetan, eta edozein jaitan bezala bertso-saioak ez dira falta behar.
Gaur, La Unica Peñan, 12:30ean, Balkoitik balkoira saioa egingo dute Julio Soto, Miren Amuriza Plaza eta Fredi Paia bertsolariek. Goizean hau, eta arratsalderako, bertso-poteoa antolatu da Gora Iruñeako tabernatik hasita Aimar Karrika eta Odei Barroso bikotearekin.
Bihar, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta San Ferminetako bertso-saio ofiziala egingo da Takonera parkean. Maialen Lujanbio, Xabier Silveira, Erika Lagoma eta Alaia Martin bilduko dira Alaitz Rekondo gai-jartzailearen agindutara.
Eta egun berean baina gauez, San Ferminetako bertso-afaria Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin.
Gora San Fermin!