ARTEA

“Objektu eramangarriak”, Oteiza Museoan

Nerea Diegok (Iruñea, 1974) No sacred place. Objektu eramangarriak izeneko pieza paratu du Oteiza Museoan, pieza hori prozesuan dago, eta museotik igarotzen diren bisitarien objektuekin osatzen ari da. Hala, artista prozesu osoa dokumentatzen ari da.

Pieza leku batetik bestera eraman daitekeen aldare baten itxura dauka; martxoaren 5a arte dago ikusgai, eta aurretik, Bilboko La Cosa en casa jaialdian aurkeztu zen, 2012ko maiatzean. Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan eta Huarte Arte Zentroan ere izan da, eta honezkero, 100 objektu inguru gordetzen ditu. Oteiza Museoaren arabera, “ama birjina txikiak etxez etxe eramateko erabili izan diren eta etxeko eta herri kulturaren moduen parte diren aldare eramangarri txikietan inspiratutako pieza bat da”.

Artistaren esanetan, “Piezak erabateko zentzua du, jendaurrean erakutsi eta objektuak barnean metatzen doazen neurrian”, diosku Nerea de Diego artistak. “Objektu pila handi bat sortzea interesatzen zait, sakratutzat hartutako hainbat aldare edo lekutan sortzen denaren antzera, horietan hainbat jatorritako eskaintzak pilatzen dira eta”.

Diego artista bisuala da, eta Arte Ederretan lizentziaduna (UPV-EHU 1997); arte ikerkuntza eta sorkuntzan masterra egin du (UPV-EHU), eta hainbat lantegitan parte hartu du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button