ARTEA

Robert Jacksonek dantza-lana, Rekalde Aretoan

Robert Jacksonek (Canberra, 1976) Relocated izeneko dantza-lana aurkeztuko du azaroaren 15ean, 20:00etan, Bilboko Rekalde Aretoan.

Proiektua Eusko Jaurlaritzaren Dantza Bilaka egitarauren baitan dago, eta australiarrak propio ondu du aretoko erakusleihoan aurkezteko. Hortaz, dantza-lana kaletik ikusi ahalko da.

Obrak hamabost minutu iraungo du, eta musika Marc Kanok egin du; Kano bera arduratuko da, gainera, argiztapenaz. Bestalde, ideia, koreografia eta antzezpena Robert Jacksonek ondu ditu.

Jackson prestigio handiko dantzaria da; izan ere, Australian Folkloric Company-ko The Dancers Company taldean aritutakoa da, bai eta Sydney hiriko Dance Company-n ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button