BERTSOTAN

“Regueibertso” ekimena, Galizian eta Arratian

Regueibertso ekimenaren oinarria Galiza eta Arratiako hiru ikastetxeetako ikasleen arteko trukea da, regueifa (Galizako koplak) eta bertsoak trukatzeko eta gozatzeko. Arratia BHI-ko ikasleak Galizara joan dira aste honetan, bertsoak eta regueifa koplen tradizioak uztartzera. Maiatzaren 2tik 5era egin dute egonaldia, eta ostean, Galizako ikasleek bisitatuko dute Arratia, 13tik 16ra.

Hizkuntzak egiten gaitu. No caminho da lingua lemapean, ekimenak “galiziera eta euskara indartzeko balio izango du, regueifa eta bertsolaritzaren arteko antzekotasunak eta berezitasunak antzemateko, herri bietako ikasleen arteko hartu-emanak sortzeko eta elkar ezagutza sustatzeko, beste gauza batzuen artean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button