
Mikrofilm, zine beltzeko laburmetraien nazioarteko lehiaketa da, eta aurton hirugarren edizioa egingo da, Plentzian, uztailaren 4 eta 5ean. Maiatzaren 23an, baina, jaialdia aurkezteko kontzertua egingo dute, Bilboko Kafe Antzokian: Radio Moscow eta Minor Empires.
Radio Moscow psikodelia eta blues-rock estiloak uztartzen dituen hirukote gaztea da; bere proposamenean klasiko handien zertzeladak antzematen dira: Jimi Hendrix Experience, Cream, MC5, Deep Purple… Orain arte hori disko argitaratu dituzte, The Great Escape of Leslie Magnafuzz da berriena.
Minor Empires, berriz, Espainiatik datoz, eta Nothink, Toundra, The Big Bench eta Moonich taldeetako musikarien egitasmo berria da. Talde horretan ere, gitarra gogorrek eragindako giro pisutsuak eta psikodelikoak uztartzen dira.
Gogoratu Mikrofilm film laburren nazioarteko jaialdia Plentziako alde zaharreko elizaren itzalpean egingo dela; izan ere, Mikrofilmek ekintza guztiak kanpoan programatuko ditu, hitzaldiak izan ezik. Lehiaketarako laburmetraiak, uztailaren 4 eta 5ean izango dira, gaueko 22:30ean. Misterioa, umore beltza, animazioa, bideo-mappinga, beldur apur bat, kontzertuak, hitzaldiak ere izango dira.
Informazio guztia webgune zoro honetan duzue.