Ohikoa den bezala, bertsoek jatorrizkoak izan behar dute eta gaia eta doinua librea izango da. Lanaren hiru kopia bidaliko dira gaitzizenarekin sinatuta; beste orri batean, eta gutun-azal itxian,
gaitzizena identifikatzeko datuak (izen-abizenak, telefonoa eta adina).
Bertsoak postaz bidali edota norberak ekar ditzake ondoko helbidera azaroaren 5a baino lehenago:…eta kitto! Euskara Elkartea. Urkizu, 11-solairuartea. 20600 Eibar.
Epaia 2010eko azaroaren 17an jakinaraziko da. Epaimahaiak edozein sari eman gabe laga ahal izango du, aurkeztutako lanek beraren ustez nahiko kalitate ez badute.
Sariak Gazteen Bertso Jaialdian, azaroaren 26an, banatuko dira.
Potoloenak 300 euro ditu eta txikienak 45 euro.
Bertsozale elkarteak bidalita



