LITERATURA

Poesia Vasca-ren IV. jardunaldiak

BBK fundazioak antolatuta, irailaren 17tik 21era, hainbat poeta pasatuko dira Bilbotik, tankera ezberdineko errezitaldiak burutzera. Guztien artean Bernardo Atxaga aurkitu dugu. Saio guztiak 20:00etan izango dira.

Irailaren 17an, Galatea taldeak Malditas palabras errezital poetiko-musikala burutuko du. Hurrengo egunean euskal idazlerik oparoenetako baten gaineko errezitala egingo du Bernardo Atxaga, Eñaut Elorriaga eta Mikel Inunziaga hirukoteak, Joseba Sarrionandia irakurriz izenburupean.

Yolanda Castaño poeta galiziarra izango da irailaren 19ko protagonista, Versos para escuchar y ver ikuskizunarekin.

Irailaren 20an, Carmen Isasi, Marina Perez, Carmen Bereciartua eta Pablo Gonzalez de Langarikak Entre los pliegues de la luz izeneko errezitala egingo dute eta, azkenik, irailaren 21ean, Tachia Quintanar aktoreak, Gabriel Garcia Marquez idazlearen testuen gaineko interpretazio ezberdinak emango ditu Isabel viendo llover en Macondo lanarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu