ESZENA

Euskaraz egindako antzerkiari buruzko ikastaroa

Bilboko Muelle 3 zentroan gorputz adierazpidearekin, antzerkigintzarekin eta dantzarekin loturiko ikastaro trinkoak egingo dituzte ekainean.

Hala, Ekainaren 15etik 16ra de Quadrak eta Matxalen de Pedrok Antzerkia Euskaraz: Horman Poster ikastaroa zuzenduko dute: “Antzerkia euskaraz lantzeko gune bat. Antzerkiaren oinarriak landuko ditugu: Gorputza Eszenan, akzioa, erritmoa eta publikoarekin harremana; eta Hitza eta Ahotsa, bakarrizketak; euskal literatura eta itzulitako nazioarteko testuak lantzea”.

Ikastaroaren arduradunen hitzetan, “urte batzuk daramatzagu Bilbon lanean, eta aurten apustu sendoago bat egin nahi dugu euskarazko antzerkigintzaren alde. Antzerkia, hizkuntza anitzen lapikoa bada ere, hemen eta orain bizi garenontzat, euskara gure eszenan eta munduan egoteko erreminta bat izatea nahi dugu”.

Tailerrarekin loturiko xehetasun guztiak muelle3.wordpress.com webgunean daude jasota.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button