
Donostia Kulturak bultzaturiko Antzokian Etxean programak antzerki, musika eta dantzaz betariko agenda proposatuko du gaurtik aurrera, 19:00etan. Hitzorduetan “hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizun edota sorkari berri orain arte erakutsi gabeen zatitxoak eskainiko dituzte formatu honetan”.
Gaur berton proposamen interesgarria duzue Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola antzezleek egiten duten Zortzirak lanarekin. Esketx dibertigarria Donostia Kulturaren Youtubeko kanalean ikusi ahal izango da.
“Zenbat gauza pasatzen zaizkigun burutik etxean itxialdian gauden bitartean! Kirola eginez edota ardo bat edanez konfinamenduaren errutinari egin diezaiokegu aurre. Giza harremanak gorabeheratsuak izan ohi dira, baina, halaber, gure arteko elkarrizketek nork bere burua eta gainerakoena zaintzen lagun diezagukete”.
Datozen egunotan Kukai Dantzaren Oskara lana, edota Iñaki Salvador musikariaren emanaldia ikusteko parada ere egongo da.