Gaur hasita, hilak 11, hiru emanaldi antolatu ditu Nafarroako Filmotekan Palestinako kultura aberatsa zabaltzeko helburuz.
“Zinema da herri baten erresistentzia-kultura honen adierazgarririk handienetako bat, bere duintasunaren eta biziraupenaren alde sufritzen eta borrokatzen ari dena, azken urte honetan egoera bereziki gogorrean baitago. Begien bistako arrazoiengatik, Palestinan industria zinematografiko sendorik ez egoteak atzeratu egin zuen obren ekoizpena. Baina azken hamarkadetan Palestinako zinemak film eta zuzendari ugari izan ditu, gizarte horren bizitasuna islatzen dutenak. Palestinako komunitatearen heterogeneotasunaren isla, sorkuntzek kontakizun eta formatu ugari dituzte.”
Gaur berton izango da lehen emanaldia, Mahdi Fleifel zuzendariaren Un mundo que no es el nuestro (A world not ours) (Erresuma Batua, Líbano, 2012). Film honetan, Ein el-Hilweheko errefuxiatu-esparruan, Libano hegoaldean, erbesteratuen hiru belaunaldiren erretratu intimoa eta batzuetan umoretsua kontatzen da.
Irailaren 18an, Israelek 2014ko uztaila eta abuztua bitartean Gazako zerrendaren aurka egindako erasoan filmatutako dokumentala proiektatuko da: Nacido en Gaza (Espainia, 2014) Hernán Zin zuzendariarena.
Eta azkenik, irailaren 25ean, Elia Suleiman zuzendariaren De repente, el paraíso (It Must Be Heave) (Palestina, 2019) pantailaratuko dute.
SODePAZ , Internazionalistak Auzolanean eta Nafarroako Filmoteka erakundeek sustatutako programa honek “izaera sozial eta politikoko hausnarketan parte hartzera gonbidatzen gaitu”.