MUSIKA

Organo-musika zinema, dantza, eta poesiarekin nahasturik

Urtero bezala, Urdaibaiko Organoak Joxe Mari Eguileor ekimenak kulturak gure gizartean duen garrantzia nabarmendu nahi du. Oraingo honetan, eta beti ere organoa protagonista dela, dantza, zinema, poesia eta antzerkiarekin nahastuko da.

Urremendi Landa Garapen Elkarteak aurten ere Urdaibaiko Organoak Joxe Mari Eguileor organo jaialdi tradizionalaren edizio berri bat antolatu du, eta XIX. edizio hau arte eszenikoen inguruan antolatu da. Hortaz, lehen aldiz, organo-musika zinema mutuarekin, dantza barrokoekin, balletarekin, poesiarekin eta paisaia-erakusketa batekin batera gozatzeko aukera izango da.

Jaialdiak 11 kontzertu izango ditu guztira, abuztuaren 15era arte, Busturialdea-Urdaibai eskualdeko 7 udalerritan (Mundaka, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Axpe-Busturia, Bermeo, Arratzu eta Murueta)

Kontzertuek garai guztietako errepertorioa erakutsiko dute, izan ere, aukeratutako udalerriek “garai guztietako instrumentuak aurkezten baitituzte. Eta hala, Axpe-Busturian XVIII. mendeko estilo klasikoko instrumentu bat dago, eta Gernika-Lumon, Mundakan, Bermeon eta Ibarrangelun sei organo erromantiko oso berezi. Horri guztiari Arratzuko harmonium ederrak gehitu behar zaizkio, bakarra Euskadin bere antzinatasunagatik, 1850ean eraiki baitzen, eta Muruetakoa; eta amaitzeko, gure ondareko organorik bitxi eta berezienetako bat, Ibarrangeluko organoa, bere harpa eta guzti”.

Eta diogun moduan, lehen aldiz arte eszenikoekin konbinatuta gozatzeko aukera izango da, hala nola zinema mutuarekin (Gernikan), dantza barrokoekin (Mertzeden), balletarekin (Mundakan), poesiarekin eta paisaia-erakusketa batekin (Muruetan eta Axpe-Busturian).

Programazio osoa kontsultatzeko: Urdaibaiko Organoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button