ESZENA

ACT Jaialdiaren onenak

Hainbat egunetako programazio berritzailearen ostean, joan den asteburuan, Nazioarteko Lan Laburren Antzerkialdiaren hamaikagarren aldia amaitu da.

Proposamen arriskutsuak eta harrigarriak zekartzaten performerrak, sortzaileak eta artistak Bilbon batu dira azken lau egunotan, nazioarteko eszena berria ezagutzera emateko xedez.

 “Aurton hautaketa zorrotzak eragindako kalitate garaiak artista, programatzaile eta ikusleen arteko topagune lasai, hurbil eta bero bat erraztu du eta etorkizunera begira harremanak eta elkarlan eskaintza ugari eragin ditu” esan du antolakuntzak

Baina, era berean, ACT eszena lan laburren lehiaketa da eta nazioarte mailako epaimahai batek bina aipamen eta sari ematen ditu. Aurton Amsterdameko Compagnie Theatreren zuzendaria den Jacqueline Van Benthem, Umore Azokaren zuzendaria Ana López, Malmoko Dansstationen Antzokiaren ekoizlea Peter Sunesson eta Cris Celada eta Izaskun Fernandez aktoreek kalitate handia eta aniztasuna hartu behar izan dute kontuan sariak ematerako orduan, eta honakoak izan dira beren erabakiak:
-Presentzia eta grina nabarmeneko jokalaria, ikuslea maitemintzeko ahalmena duelako jokalari onenari saria: Carlota Gaviñori, Grumelot konpainiatik, #sobrejulieta lanagatik (Madril).
-Zuzendaritza onenari saria Katja Heitmann konpainiari Me, my selfie and I lanagatik (Herbehereak).
-Estilo performatiko ezberdinak bateratzeko era bakarra duelako, kalitate delikatuduna, maila gorenera eramana delako DURI-ACT saria: Wunschkonzert lanari, Cooperativa Maura Morales (Kuba/Alemania).
-Eta azkenik, ACT saria: Homo Sapiens, Igor Vrebac ( Bosnia Herzegovina/ Herbehereak). Azken honek 2.000 euroko dirusaria eta hilabeteko egoitza artistiko bat egiteko eskaintza izango ditu. Saria hurrengo urtean ACT 2016en aurkeztuko den ekoizpen baterako izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button