BESTELAKOAK

Lekeitioko emakumeen historiari buruzko ikerketaren ebazpena

Lekeitioko Udalak bertako andreen historia ardatz duen bekaren esleipena egin du. Hala, azaroan hiru proposamen jaso dituzte, guztiak Bizkaikoak.

Hauek izan dira aurkeztutako egitasmoak: Lekeitioko emakumeen lana Francoren diktadura garaian (1936-1975); Ezkutuko amandrea; eta Lekeition emakumea bazen, bada eta izango da.

Hala, Beka jasoko duen lana Ezkutuko amandrea da. Alejandra Goikotxea Vazquez eta Aitziber Izagirre Bengoetxea lekeitiarrak dira egitasmoaren partaideak. Beka 4.000 eurokoa da, eta lana sei hilabetean egin beharko dute.

Aukeratutako lanean aintzat hartu diren irizpideak ondokoak dira: espediente akademikoa, ikerketa proiektuaren interesa eta zuzentasuna, orijinaltasuna eta bideragarritasuna izan dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button