MUSIKA

Sardiniako Inarrestabili punk rock taldea gurean da

Gaur hasiko da Sardiniako Inarrestabili punk rock taldearen Euskal Herriko bira. Laukoteak Gernikako Trinkete Antitxokoan joko du, 21:30ean, Primeros Auxilioss taldearekin batera.

Big Sense Mamma ekoitetxeak jakinarazi duenez, Inarrestabilik 2005ean plazaratu zuen estreinakok diskoa, Per chi ci ama per chi ci odia. Harrezkeroztik, makina bat disko argitaratu ditu, tartean, Senza limiti senza leggi (2007), Si/ No al sole (2012), Evoluzione (2012) eta Hanno ucciso i colori (2014). “Diska berria ateratzeko zain, Punk-rock singlea aurkeztuko digute, beraien filosofiaren eta ordezkatzen dutenaren adierazgarri dena”.

Italiako areto eta jaialdi nagusietan jo dute, eta talde handien telonero ere aritu dira, hala nola, Porno Riviste, Derozer, Los Fastidios edo Duracell, besteak beste.

Larunbatean, halaber, Donostiako Doka Antzokian izango dira, Turbofuckers eta Txorroskilo taldeekin; igandean, Gorlizeko Xurrut pizzerian; urriaren 19an, Barakaldoko El Tubo aretoan; eta, azkenik, urriaren 21ean, Mungiako Moon rock aretoan, Los Sexpeares bandarekin.

Show More

Related Articles

Back to top button