LITERATURA

Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera

Anari Alberdik Gari eta goroldiozko (Susa) liburua aurkeztu du, gaur, San Jeronimo kaleko sotoan, Jose Luis Otamendi idazlearekin batera. Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera bildu ditu Anari Alberdik bere lehen liburuan. Lan berriak azal paregabea dakar, Mikel Uribetxeberriarena da irudia.

Lanaren kontraportadan honakoa irakurri dugu: “Garizkoak eta goroldiozkoak, bi paisaiek egiten dute bat lehen pertsonan emandako kontakizun honetan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika.”

Barruko orrialdetako tarte batzuk flipanteak dira: “Atea zabaldu orduko begien aurrean neure barnearen isla hura, etxe desordenatu eta eragabea. Arrotz, isolatu, garestiegi ari nintzen ordaintzen intimitatea. Zauritua nengoen. Zauritik ateratzen.
Gogoratze hutsari kiratsa dario oraindik ere.
Nola mendratu dezakeen minak pertsona animalia paralizatu bihurtu arte. Etxean bueltaka, bakarrik, sargori, telebista aurrean lorazepamdua. Izerdi, gantz, pixa eta gauzatu bako sexuaren usain mina zerion egonezinari.
Baina egun horretan ez nintzen egun haietan bizi.”….

Gehiago irakurri nahi baduzue, segi hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button