BESTELAKOAK

Nola sortu baratze bat etxean

Txertoa argitaletxeak Baratze bat nahi dizut egin… Nola sortu baratze bat etxean liburua helarazi digu. Azken boladan, sarritan entzun den kontua da hiri ortuena, alegia, loreontzi, balkoi edo patioak baratze oparoetan bihurtzea, banaka edo taldeka. Hortaz, liburu honen berri ematea erabaki dugu.

Usoa Arin (Donostia, 1978) nekazari-ingeniariak idatzia, irudiz eta grafikoz josiriko liburua da, “laburra eta argia”. Ondoko galdera honi erantzuten saiatu da: “(…) etxeko loreontziak landare apaingarriz soilik bete ordez, zergatik ez bete tomate, uraza, piper edota leka goxoak emango dizkiguten landarez?”.

Horretarako oinarrizko liburua da Usoa Arinena. Lurra nola prestatu;  nola ongarritu; zer erein edo landatu; noiz, nola, zenbat ureztatu; uzta noiz bildu, eta bestelako kontuak aztertzen ditu donostiarrak liburu erabilgarri honetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button