ARTEA

Bartzelonako eremu industrialak ardatz duen ikus-entzunezkoa Gasteizen

Jacobo Sucariren (1958, Buenos Aires) Hiri Aldatua obrak aurrez aurre jartzen ditu gaur egungo Bartzelona hiriaren modernitatea, eta XVIII. mendeko Car Ricart fabrika eremuaren hondakinak. Horrela, ikus-entzunezkoak XXI. mendeko hirietako tokiko esparruek bizi duten eraldaketa eta gatazka aurkezten ditu gaur egungo ziutateetako oihartzun globalekin.

Erakusketa gaur inauguratuko dute Hiria Gunean Egungo Hirirako Arkitektura eta Hirigintzaren Zentroan, 20:00etan eta ikusgai izango da uztailaren 18ra bitartean.

Sucarik zinemagintza eta filosofia ikasi zituen Tel Aviveko Unibertsitatean eta gero, Bartzelonan bizi dela, Informazio Zientzietan lizentziatu zen. La 12 bideo independenteko elkarteko sortzaileetariko bat izan da Xabela Vargas, Teresa Picazo eta Toni Serrarekin batera.

Bere ibilbide artistikoan diziplina asko jorratu ditu, inprobisazio musikaletik sormen dokumentalera, eta telebistan, publizitatean eta irakaskuntzan jardun du.

Hiria Guneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button