Nontzeberri

“Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan” erakusketa, Hendaian

Euskal kultur erakundeak ekoiztutako eta Oskar Alegriak bideratutako Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan argazki erakusketa abiatu dute Hendaiako Asporotsttipi etxean, martxoaren 31a arte.

“Nor bizi izan zen Azkaineko Zapata Churieneaizeneko etxean? Nondik dator AldudenErremedio etxe baten aurrealdean dagoen izena? Kolore berekoak direa Urruñako Etche berdea eta Garaziko Etxe Berdea? Erantzunik ez duten galdera hauek agerian nahi ditu eman Euskal kultur erakundeak ekoiztu eta Oskal Alegriak asmatu erakusketa honek. Horretarako, bidaia bat egin dugu Ipar Euskal Herrian gaindi, Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, Bero Etchea, Ixilixila, Ttattola, Oren Urdinak, Singalantenea…izena duten etxeak bisitatuz”.

Etxeen izen berezi eta kuriosoak ageriko dira erakusketan, eta gure onomastika aberatsa zertan den ikusteko abagune ederra izango da. Hala, lanbideak (Arotzena), izengoitiak (Apalena), toponimiak (Arrotz bidea) ageri dira etxeetan eta beste batzuk abstraktuagoak ere izan daitezke, hala nola desioak (Gure Nahia), ametsak (Ametchetan), haizea (Haizatua), izarrak (Goizeko Izarra), eta abar.

Horiek guztiak Hitz-Enea, Iparraldeko etxeak izenetan erakusketan bildu dira.

Exit mobile version