BESTELAKOAK

Diseinuarekin uztarturiko diziplinak

AlhóndigaBilbao eta BEAZ-ek ordezkatutako Bilbao Bizkaia Design & Creativity Council-en (BiDC) arteko lankidetza-itun baten emaitza da Alondegian kokatuko den Espacio Design gune berria. Espazio berria diseinua eta berrikuntzarekin lotuta dauden ekintzailei eskainiko zaie, horrekin lotutako ekimen eta produktuak bultzatzeko. Atzo aurkeztu zen lankidetza hau.

Ekainak 29an, Diseinuaren Nazioarteko Eguna da eta, BEAZ-en bitartez, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiak, ekonomia motorra diren diseinua eta industria sortzailearen alde zenbait ekimen programatu dituzte.

Ildo honetan, sormen eta berrikuntza lanetan arituko den Espacio Design izenekoaren sorrera bultzatu dute, eta Alondegian dagoen SHOPA  dendaren ondoan kokaturik ezarriko da. Gune honen helburu nagusia izango da diseinuan aritu eta nazioarte mailako merkatuetan plazaratzeko adina gaitasun daukaten Bizkaiko enpresa edota profesionalen ekimen, ideia eta produktuak ezagutzera ematea.

Hala, aste osoan zehar,diseinuarekin zerikusia daukaten ekintza desberdinak izango dira AlhóndigaBilbaon, besteak beste, arkitektura, produktuaren diseinua, moda, etxe barruko diseinua, diseinu grafikoa eta artisautzarekin zerikusia daukaten euskal diseinatzaileen lanak ere bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button