ARTEA

Miren Arenazak “Love 3” instalazioa jarri du Bilbon

Miren Arenaza (Bilbo, 1965) Love 3 izenburuko instalazioa paratu du Bilboko Carreras Mugica galerian, apirilaren 14ra arte. Erakusketan, altzairuzko barrekin eta pinturarekin egindako instalazio bakarra da; obra propio sortu du galeria horretarako.

Egitasmoaren xedea honakoa da: maitasuna ahalik eta baliabide formal gutxien erabiliz adieraztea. Hala, instalazioa egiteko, Arenazak elementu modularrak erabili ditu, hainbat modutan konbina daitezkeenak: “adostasunak, desadostasunak, desioak eta gaitzespenak”.

Barra modular horien bitartez, artistak ahalik eta kontraste eta tentsio handiena sortu nahi du, ahalik eta baliabide gutxien baliatuz: indarkeriaren eta garbitasun formalaren kontrastea eta tentsioa, eustearen eta sexu-emozioaren artekoa.

Arenazak Arte Ederrak ikasi du EHU/UPVn, eta gero, diseinu ikasketak egin ditu Londresen. Hainbat erakusketa egin ditu, bai museoetan, bai areto instituzionaletan: Artium eta Montehermoson (Gasteiz), Rekalde Aretoan (Bilbo) edo Koldo Mitxelena Kulturunean (Donostia), besteak beste.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button