ARTEA

“Barriek 2018” erakusketa programa, Rekalde Aretoan

Marta Zelaia, Raisa Alava, Jon Ander Garcia, Saray Perez, Iratxe Yanez eta Ander Sagastiberri artistak bildu dira gaur berton Lorea Bilbao Euskara eta Kulturako diputatuarekin, Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuaren barruan aurten garatuko den Barriek 2018 erakusketa programazioa aurkezteko. Programa horrek leiho bat izan nahi du  Bizkaiko Aldundiaren bekadunak diren artisten sorkuntzak erakusteko.

Barriek 2018 ekimenaren aurtengo edizioa zazpigarrena da, eta beste urteetan egin den bezala, hainbat hilabetez txandakako erakusketak abiaraziko dira Rekalde Aretoan. Artista bakoitzak bi hilabetez izango du bere lana ikusgai.

Lorea Bilbaok azaldu duenez, aurten sei izango dira artistak, “edo hobeto esanda, 1+5. Izan ere, Barriek programak artista bat berreskuratzen du, Marta Zelaia. Berak 1987 eta 1988. urteen bitartean jaso zuen Aldundiaren beka. Hala, bere sormen-talentua berreskuratu gura dugu, ikusi zertan den eta aukera eskaini obra hori jendaurrean jartzeko.”

Beste artistok ere beka jaso zuten “sorkuntza plastiko eta bisualerako baldintza optimo batzuk sortu ahal izateko eta balore gazteen talentua sustatzeko.”

Hortaz, erakusketa zikloa Marta Zelaiaren (Urduliz, 1962) erakusketarekin hasiko da. Berak Sokatira izeneko obra ekarriko du urtarrilaren 16tik martxoaren 18ra. Guraso zaharren zainketa eta lanaren arteko dikotomiaz egin du hausnarketa, maisutasunez jositako oihal baten eta margolan baten bidez.

Ondoren Raisa Alava (martxoaren 20tik maiatzaren 20ra), Jon Ander Garcia (maiatzaren 22tik  uztailaren 8ra), Saray Pérez (uztailaren 10etik irailaren 2ra), Ander Sagastiberri (irailaren 4tik azaroaren 4ra), eta Iratxe Yanez (azaroaren 6tik  2019ko urtarrilaren 5era) artisten txanda izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button