Nontzeberri

EnfocAH: fotokazetaritza, migrazioa eta babesa

Azaroaren 7an, 19:00etan, Montehermoso Ortuño aretoan mahai-ingurua antolatu da, eta biztanleriaren mugimenduen, migrazio-fenomenoaren eta errefuxiatuen estaldura mediatiko eta fotografikoari buruz hitz egingo da.

Bertan izango dira, César Dezfuli, fotokazetari eta World Press Photo sarietako baten irabazlea. Hanna Jarzabek, Poloniako argazkilari independentea (Polonia eta Bielorrusia arteko mugan egin duen lanak agerian utzi du errefuxiatuekiko moral bikoitza, Ukrainako gerratik ihes egin dituztenei harrera egin eta beste gatazka batzuetatik datozenak baztertzen baitituzte). Ane Irazabal, migrazio-kontuetan espezializatutako EITB korrespontsala eta  Ivan Muñoz, Dariengo Tapoitik, munduko ibilbiderik arriskutsuenetako batetik, itzuli berri den Mugarik Gabeko Medikuak GKEko kazetaria.

Eta azaroaren 14an, 19:00etan, Ortuño aretoan, Emilio Morenatti izango da. World Press Photo-ren ohorezko aipamenarekin nabarmendu da Europa eskualdean, 2023ko edizioan, War Wounds (Gerrako Zauriak) erreportajearekin. Bertan, Errusiak 2022ko otsailean Ukrainan egindako inbasioaren ondorioz anputazioak jasan dituzten pertsonen erretratua egiten du argazkilariak. Morenattik hanka bat galdu zuen Afganistanen lanean eta enpatia sentitzen du anputatuekiko, eta gerraren ankerkeria erakusten saiatzen da fronteko lerroen atzean. Emilio Morenatti Associated Press-entzat lan egiten duen fotokazetaria da, eta Bartzelonan bizi da. Agentzia horretako Argazki zuzendaria ere bada Espainia eta Portugalerako.

Exit mobile version