KULTURARTEKOTASUNA

Nafarroak “harrera-lurralde” izateko bokazioa du

Nafarroako Gobernuak adierazpen instituzional bat onartu du, Pertsona Migratzailearen Egunaren kariaz. Ostiralean zenbait jarduera egingo dira gai horren inguruan.

Nafarroako Gobernuak adierazi du “Nafarroa harrera-lurralde bihurtzeko bokazioa, etorkizun hobea jaioterritik urrun bilatzen dutenentzat”, eta azpimarratu du “aurreiritzien eta xenofobiaren adierazpen publiko edo pribatuak, besteak beste, lan-merkatuan sartzeko edo etxebizitza duina izateko eragozpenak sortzen dituztenak” aurrez aurre errefusatuko dituela. Adierazpen instituzionalean ondorengoa ere nabarmentzen da: “Nafarroak Europako tradizio onenarekin bat eginez, pertsona guztien giza eskubideak sustatzen eta errespetatzen ditu, haien jatorriko nazionalitatea, sexua, arraza, etnia, ama-hizkuntza edo egoera administratiboa edozein direla ere”.

Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela-eta Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, hainbat jarduera prestatu ditu herritar guztientzat: hitzaldi bat streaming moduan jarraitu ahal izango da, Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria buru duen ekitaldi instituzionala egingo da, eta bi antzerki-emanaldi eskainiko dira, bat Iruñean eta bestea Tuteran.

Adierazpenean aurten aurkeztutako Nafarroa Koloretan – Navarra de Colores marka ere gogorarazten da. Eta hain zuzen ere, Nafarroa Koloretan markapean, hainbat jarduera prestatu dira abenduaren 18rako, Migratzaileen Nazioarteko Egunerako. Egoera bereziagatik, ekitaldi batzuk telematikoki egingo dira eta beste batzuetan edukiera murriztuak konbinatuko dira, jarduerak segurtasun osoz gara daitezen.

Hala, Iruñean eta Tuteran, antzerki-emanaldi bana egingo dira. Iruñean, Calambur Teatro konpainiak inprobisazio-ikuskizuna eskainiko du Impro-visado, retazos de migración izenburuarekin, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Tuteran, bestalde, No es país para negras obra ikus ahal izango da 19:00etan, Gaztanbide Antzokian.

Horrez gain, goizez, hitzaldi bat emango du Chabier Gimeno Monterdek, Zaragozako Unibertsitateko Gizarte eta Lan Zientzien Fakultateko Psikologia eta Soziologia Departamentuko irakasle eta ikertzaileak. Hitzaldiaren izenburua honako hau da: “Lagundu gabeko gazte migratzaileekin esku hartzea”. San Jorge Civivox-ean egingo den arren, streaming bidez ere emango da modu irekian, 10:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button