ARTEA

Erakusketa kolektiboa ikusgai Arteko galerian

Donostiako Arteko galerian erakusketa kolektiboa paratu dute 2013ko urtarrilaren 31 bitarte. Egun bizi dugun krisiari aurre egiteko asmoz, Artekon lan egiten duten artisten obra grafikoa bildu eta galerian jarri dute ikusgai. Obrak arrazoizko prezioetan eskura daitezke Gabonetara begira.

Donostiako galeriak krisiari aurre egin nahi dio ikuspegi positibo eta sortzailetik abiatuta, arte publikoari gerturatuz, gunea dinamizatuz, eta galeria artea ikusteko eta gozatzeko toki ideiala izan dadin.

Horretarako, galeriarekin lan egiten duten artisten obrak deskontuekin lortu ahalko dira, %10 eta %20 deskontuekin, hain zuzen ere. Horretaz gainera, 2002an izan zituzten uholdeen ondorioz apur bat hondatu ziren obrak ere jarri dituzte zaharberrituta.

Asko dira Gipuzkoako galeria honekin lan egiten duten artista, hala nola, Zumeta, Diego Vasallo, eta Eduardo Chillida. Honatx Arteko galeriarekin lan egiten duten artisten zerrenda osoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button