BERTSOTAN

III. Hitzaren Dantza, Algortan

Algortako Bertsolari Eskola ALBEk hainbat dantza talderen laguntzarekin, “III. Hitzaren Dantza” jaialdia antolatu du irailaren 17an, Algortan.

Igandean, euskal kulturaren zale guztiek hitzordu garrantzitsua izango dute Getxon. Bertan eta 11:00etatik aurrera “bertsolari, dantzari, soinujole, txistulari, pandero-jole, txalapartari, abeslari, joaldun eta euskaltzale aldra batek ibiliko ditu Algortako kaleak eta plazak, aurrekaririk gabeko elkartasunean, eta herritar guztiei begi-belarriak alaitzeko moduko agerraldi koloretsuan”.

Hortaz, goizean kalejira eta zazpi geldialdi egingo dituzte lagun horiek guztiek. Berangoko Simon Otxandategiko joaldunak izango dira bertan, UKtest-eko txalapartariak, Itxas-Argiako abeslariak eta San Nikolas ikastolako soinulariak ere bai. Eguerdiko bazkalostean, txalaparta eta bertsoak  entzuteko parada egongo da. Aurten Jone Uria, Iguaran eta Xabi Payà arituko dira. Arratsaldeko 18:00etan hasita eta 21:00etara arte, erromeria izango da Garilak 26 taldearekin.

Informazioa gehiagorako: www.albe.eus  

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button