ARTEA

Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorian

Lourdes Menéndez EHUko Arte Antropologiako katedradunak eta Xabier Arakistain komisarioak Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorian izeneko ikastaroa zuzenduko dute Bilboko Alondegian. Ikastaroa urriaren 5etik 7ra egingo da eta dagoeneko izena emateko epea zabalik dago.

“Helburu nagusia ikertzaile feministek aurre egin behar dieten arazo teoriko eta politikoetan eragina izatea da, gizarte eta giza zientzien eraikuntzari zuzendutako egitura sexisten ezagutza librea garatzen jarraitu ahal izateko”.

Ikastaroak bi atal izango ditu: Artearen giza-dimentsioak: artistak, lanak eta testuinguruak eta Artearen Historia Feministaren eraikuntza. Bi ataletan hainbat hizlarik parte hartuko dute, hala nola, UNEDeko irakasle eta filosofo Amelia Valcárcel, Yvonne P. Doderer Fachhchschule Düsseldorfeko irakasle eta Kultura ikerketatan aditua edo Maite Garbayo Euskal Herriko historialari eta arte kritikaria.

Berbaldiak hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania eta ingelesa) jaso eta argitaratuko dira. Gaur egun hizketaldiak euskaraz hedatzen dituen egitasmo bakarra hau da.

Ikastaroaren gaineko detaile guztiak (hizlarien zerrenda osoa, inskripzio-fitxa, programa eta bestelakoak) alhondigabilbao.com webgunean jasotzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button