
Larrotxenen, Antton Valverde eta Behi Bideko Andere Xuriak izango dira hil honetako protagonistak Donostian egiten ari den Lagunekin kantari programaren barruan. Gaur berton izango da lehen hitzordua Antton Valverderekin.
Antton Valverde eskarmentuko kantaria da euskal kantu tradizioan. Aspaldiko garaietan, eta beste asko egiten zuten moduan, gitarra erabiltzen zuen kantatzeko, baina aspaldi honetan pianoaz baliatzen d. beste artista ezagun eta mitiko askoren ondoan izan da: Oskarbi, Pantxoa eta Peio, Lurdes Iriondo, Xabier Lete…Eta bere kantetan poeta handien letrak haizatu ditu: Lizardi, Lauaxeta, Lete, Gandiaga, Jon Mirande, Gabriel Celaya, Manex Erdozaintzi…. Ibilbide luzeko musikaria dugu, izan ere, hamahiru disko kaleratu ditu.
Lagunekin kantari aspaldian sortu zen eta aurten, XV. edizioa burutuko da, eta bertan egongo dira Antton Valverdez gain, Behi Bideko Andere Xuriak (maiatzaren 16an), Etxekoekin kantari: Donostiako kantu taldeak (maiatzaren 23an) eta egitaraua amaitzeko Kantu jira eta Kantu afaria (maiatzaren 27an)
Emanaldi guztiak Larrotxene Kultur Etxean izango dira, 19:30etik aurrera, maiatzaren 27koak izan ezin.



