MUSIKA

Beira taldearen “Dena ez denean” lana

Jon Martin bertsolariak eta Igor Arruabarrena gitarra-joleak osatzen dute Beira taldea. Joan den asteburuan, Donostiako Doka antzokian aurkeztu zuten 10 kantuz osatutako disko berria: Dena ez denean.

Beira taldean, Jon Martin bertsolariak egindako bertso-sortak musikatu ditu Igor Arruabarrena musikariak. Uztailetik irailera bitartean landu dute diskoa Mutrikuko AME estudioetan. Axular Arizmendi izan dute gidari.

Diskoaren izena Dena ez denean ezer da. Kantu gehienen oinarria bertso sortak direnez, ohi baino luzeagoak dira kantuak (6 minutu ingurukoak asko).

Diogun bezala, asteburuan kontzertu eskaini zuten Dokan. Handik aurpegi ezagunak izan ziren eta batzuek parte ere hartu zuten: Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen eta Arkaitz Oiartzabal, Mikel Markez eta abar.

Euren lana zertan den jakin nahi baduzue, begiratu kontzertuetarako hemengo datak: Azaroaren 1ean Arrigorriagan izango dira, 20:00tan; abenduaren 8an, Durangoko Ahotsenean, diskoaren aurkezpena izango dute, 16:00tan; eta urtarrilaren 3an, Donostiako Kontadores kulturgunean.

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button