BESTELAKOAK

Museoen Nazioarteko Eguna

Bizkaiko Foru Aldundiak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du maiatzaren 18an, eta egun horretan, “herritarrei Bizkaiko museoen aniztasuna eta aberastasuna eskuratzen lagunduko die”

Nazioarteko Egunaren inguruko ekitaldiak eta ekintzak bi astez luzatuko dira, eta hala,  bisitariek museoetara hurbiltzeko aukera izango dute, ospakizun honen inguruan antolatutako programazioez gozatzeko. Ospakizunen helburua museoak kultura-trukerako, kulturak aberasteko eta herrien arteko elkar ulertzea, lankidetza eta bakea garatzeko bitarteko garrantzitsuak direla ohartaraztea da.

Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak azaldu duenez, “Museoen Nazioarteko Egunean Bizkaian urte osoan zehar dagoen museoen eskaintza zabala aldarrikatu nahi dugu, herritarrek ezagutu dezaten Bizkaian 40 museo eta ondare zentro baino gehiago daudela, eta horiek guztiek urte osoan eskaintza anitza dutela, edozeinek aurkitu dezakela disfrutatzeko plan zoragarria museotan ere. Jendeak museoen indarra deskubritzea nahi dugu.”

Edizio honetan Bizkaiko hogeita zortzi udalerritako berrogeita lau museo izango dira ospakizunarekin bat egingo dutenak: Bilbon, Arkeologi Museoa, Athletic Club Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Bilboko Berreginen Museoa, Itsasmuseum Bilbao, Eliz Museoa, Euskal Museoa, Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Pasio-Irudien Museoa, Bilboko Zezen Museoa eta Euskararen Etxea; Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena); Txakolingunea (Bakio); La Encartada Fabrika-Museoa (Balmaseda); Balmasedako Pasio Biziduna C.I.; Burdinazko Hesiaren Museo Memoriala (Berango); Arrantzaleen Museoa (Bermeo);  Margarita María Museoa (Berriz); Ekoetxea Urdaibai (Busturia);  Antzasti Euskaldunon Etxea (Dima);  Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango); San Balentin Berriotxoakoaren Museoa (Elorrio); Loizaga Dorrea (Galdames); Urdaibai Bird Center (Gautegiz Arteaga); Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo); Bakearen Gernikako Museoa (Gernika);  Bizkaia Zubia (Getxo); Museo Antigua Fábrica de Dolomitas (Karrantza); Santimamiñe (Kortezubi); Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoa (Leioa); “Andrés de Urdaneta” Natur Historiaren Museoa (Loiu);  Hontza Museoa (Mañaria); El Pobal burdinola (Muskiz);  Orozkoko Museoa (Orozko);  Butroeko Plasentia Museoa (Plentzia);  Rialia-Industriaren Museoa (Portugalete); Agurtza Arrantza-Teknikaren Interpretazio Zentroa (Santurtzi); Santurtzi Itsasoa Interpretazio Zentroa (Santurtzi); Enkarterriko Museoa (Sopuerta); Museo de Orduña Hiria Museoa (Orduña) eta Museo Simón-Bolívar Museoa (Ziortza-Bolibar).

Museotan dagoen aberastasun guztia ikusteko aukera dago www.museoeneguna.eus  webgunearen bidez

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button