KULTURARTEKOTASUNA

Migrazioen inguruko informazio-zerbitzuak, Iruñean eta Tuteran

Nafarroako Foru Gobernuak Nafarroako Migratzaileen 2021-2026 Harrera Plana onartu du, eta 13.220.554 euroko zuzkidura ekonomikoa izango du gauzatzeko sei urteetarako. Neurrien artean gehien nabarmentzen dena da migrazioen arloko informazio-zerbitzua bat sortuko dela bi arreta-punturekin, Iruñean eta Tuteran.

Onartutako testua sei ardatz hauetan oinarrituko da: “jatorritik prestatzea eta iritsitakoan arreta ematea, profil zehatzetan esku-hartze espezializatua egitea, erakundeak testuingurura eta kultur aniztasunera egokitzea, komunikazioa sustatzea eta aliantza eraginkorrak garatzea, komunitatea eta kulturen arteko partaidetza indartzea eta genero-berdintasuna sustatzea”.

Aipaturiko informazio-zerbitzuaz gain, Harrera Planak esku hartzeko 54 neurri izango ditu guztira, horietako batzuk jada abian direnak. 2022an eta hurrengo urteetan abian jarri beharreko neurrien artean, hizkuntzak ikasteko lana nabarmentzen da, dauden baliabideen mapatik eta estali gabeko premien diagnostikotik abiatuta; prestakuntza-edukien programa globala sortzea eta ezartzea; migratzaileei osasun mentaleko arreta emateko prozedurak hobetzea; edota nazioarteko babesaren eskatzaile edo onuradunei harrera egiteko eredu bat partaidetzaz sortzea.

Nafarroako Gobernutik inplikaturiko bederatzi departamentuez gain, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, Nafarroako Gazteria Institutuak, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Gobernuaren Delegazioak hartu dute parte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button