LITERATURA

Lapiko Kritikoak “hAUSnART” aldizkaria abiatu du

Filosofia, teoria eta konjetura biltzen dituen Lapiko Kritikoa koektiboak hAUSnART izeneko aldizkariaren 0 alea argitaratu du. Honela definitzen du bere burua taldeak euren webgunean: “Lapiko Kritikoa gunean teoria kritikoaren gaitasun berezia azpimarratzen da gaur egungo munduan “esan gabe doana” azalarazi eta desafiatze aldera”.

hAUSnART aldizkariak, halaber, pentsamendu kritikoa hedatzea du xede. “Baliabide kritiko egokiak eskaintzea egungo gaiei erantzuteko parada galdu gabe”.

Hona estreinako ale honetan jasotzen diren zenbait eduki: Joseba Sarrionandiari Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak eginiko elkarrizketa; Imanol Galfarsoro, Iban Atutxak edo Markos Zapiainek idatziriko artikuluak, edo liburu-zinema iruzkinak: Beñat Sarasola, Lenin reactivado. Hacia una política de la verdad eta Jesus Mari Intxauspe. Aurkakotasunaren argilunak.

Aldizkaria paperean argitaratzeko mezenasgo sistema erabili dute. Hala, aldez aurretik hainbat alerengatik (5-10-15… horrela) ordaintzen du interesatuak (ale bakoitzak 6€ balio du). Diru horrekin, inprimaketa eta bidalketa gastuak ordaintzen dituzte. Ondoren, aldez aurretik ordaindu duen mezenasari bidaltzen zaio hark nahi duen eran zabaldu/saldu dezan, aldez aurretik finkatutako prezioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button