IKUS-ENTZUN

“Ezinbesteko zinema”, Nafarroako Zinematekan

Laugarren urtez jarraian, Nafarroako Zinematekak Ezinbesteko zinema zikloa ondu, “zer da zinema?” galdera klasikoari erantzuna emateko asmoz.

Hala,  hil honetan, otsailaren 2tik 25era bitarte, aurreko mendeko hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadak jorratu dituzte, lau emanaldiren bitartez. Azkena, otsailaren 25ean izango da, Cinema Paradiso (Giuseppe Tornatore, 1988, Italia).

Martxoan, berriz, urruneko nazioarteko (Txina, Brasil, Australia eta AEB) zinemaren askotariko laginak erakutsiko dituzte; hain zuzen ere, XX. mende amaierakoak eta XXI. mendearen hasierako pelikulak izango dira guztiak.
Hala, martxoaren 4an, Qiu Ju da guan si (Zhang Yimou, 1992, Txina) pantailaratuko dute; 11n, Cidade de Deus (Fernando Meirelles,2002, Brasil); 18an, Mary & Max (Adam Elliot, 2009, Australia); eta, azkenik, 25ean, aurtengo Oscar sarietarako izendaturiko The Grand Hotel Budapest (Wes Anderson, 2014, AEB-Alemania-Britainia Handia) lana.

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button