LITERATURA

“Maiatz” aldizkariaren jardunaldi literarioak, “Maiatzaldia 2020”

Urriaren 8 eta 15ean, ostegunetan, Iruñeko Kondestable aretoan eta Baionako Euskal Museoan Maiatz aldizkariaren jardunaldi literarioak burutuko dituzte Maiatzaldia 2020 izenburupean. Euskal Kultur Erakundea, Baionako Euskal Museoa, Maiatz, Hatsaren Poesia, Iruñako udala, Karrikiri, Zaldiko Maldiko eta Nafar Ateneoa izan dira jardunaldion laguntzaileak.

Urriaren 8ko hitzordua Iruñean izango da. Hasierako protagonista Auxtin Zamorak buruturiko Biziminaren koloreak bideoa izango da. Horren ostean, Amets Arzallus Miñan liburuaz arituko da Ana Mari Costerarekin. Arzallusek kaleratu duen lanak Ibrahima Balde ginearraren bizipenei ematen dio ahotsa. Izan ere, duela urtebete Irungo harrera sarean ezagutu zuten elkar,  Amets Arzallus asiloa eskatzen dutenei  tramitazioa egiteko laguntzen zebilela. Elkarrizketa horretan sortutako harremanaren emaitza da beraz Arzallusen eleberria.
Gainera, bertso saioa antolatu da Amets Arzallus, Irati Majuelo eta Sarai Robles lagunekin.

Urriaren 15ean, Auxtin Zamoraren bideoaren ostean, Enrike Diaz de Ulzurrunek Iruñeaz egin duen liburuaren aurkezpena programatu da. Horretaz gain, solasaldi bat izango da Gilles Rivièrekin Baionako mediatekako irakurle taldeaz.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button