BERTSOTAN

Derion Udabarriko Faseko hurrengo saioa

Apirilaren 30ean, zapatua, Derioko Gurea aretoan, 17:30ean BBTko Udabarriko Faseko hurrengo saioa jokatuko da.

Derioko entzuleen aurrean zortzi bertsolarik kantatuko dute: Aissa Intxausti, Beñat Vidal, Imanol Uria, Ion Barrocal, Itxaso Paia, Koldo Gezuraga, Mikel Goiriena eta Xabier Irakulis. Gai-jartzaile lanetan Amaia Ugalde arituko da, eta saioak analizatzen Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi ibiliko dira.

Datorren asteko asteburuan saio bi egongo dira: Gueñesen eta Orozkon. Saio biak 17:30ean izango dira. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button